Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad

AGUSTIN DE HIPONA Y TOMAS DE AQUINO, Resúmenes de Historia de la Filosofía

Filosofía cristiana de Agustín de Hipona y Tomas de Aquino

Tipo: Resúmenes

2020/2021

Subido el 04/01/2022

amets_21
amets_21 🇪🇸

6 documentos

1 / 6

Toggle sidebar

Documentos relacionados


Vista previa parcial del texto

¡Descarga AGUSTIN DE HIPONA Y TOMAS DE AQUINO y más Resúmenes en PDF de Historia de la Filosofía solo en Docsity! AGUSTIN HIPONAKOA FEDEA ETA ARRAZOIMENA: EZAGUTZEKO SINETSI “Credo ut intelligam, intellego ut credam”: sinesten dut ulertzeko eta ulertzeko sinesten dut (fedearen eta arrazoimenaren arteko harreman zirkulua) Agustin Hiponakoaren kezka nagusia zoriontsu egin gaitzakeen egia bat aurkitzea da. Egiaren bilaketa, ekintza aktiboa da, ezagutza/arrazoimena, fedea eta maitasuna behar da. Egiaren bilaketa, bide espiritual bat da. Egiaren bilaketaren abiapuntua, barruan dago. Egia gizakian baitago. Jainkoak gure ariman egi zati bat jarri ziguen gizakioi. Gure buruaren kontzientzia eginez, bide espiritual bat hasiko dugu. Beraz, gizakiak bere barruan bilatu behar du eta hor, egia aldaezinak aurkitzen ditu. Alabaina, gizakia ezin da ideia horien jatorria izan. Gizakiak ezin ditu egia horiek kanpoko laguntzarik gabe lortu, gizakia aldakor eta mugatua delako eta egi horiek, mugagabeak eta basolutuak. Jainkoaren argiztapena behar dugu egi horiek ezagutzeko. Agustin Hiponakoaren helburua ez da arrazoimenaren eta fedearen arteko mugak ezartzea. Haren helburua, horietatik abiatuta egia kristaua aurkitzea da. Horretarako, beharrezkoak dira fedea eta arrazoimena. Bide espirituala egiteko biak behar dira: hasieran, arrazoimenak lagundu egiten dio gizakiari feadea aurkitzen. Ondoren, fedeak arrazoimena gidatzen du, eta mundua ulertzen laguntzen dio (Credo ut itelligam). Azkenik, arrazoimena fedearen edukiak ulertzen laguntzen du. ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA Agustin Hiponakoak bihotza asetzen zuen egia bat aurkitzea zuen helburu, gizakia zoriontsu egin dezakeen egia aurkitzea. Horregatik, Agustin eudonomista zela esan daiteke. Agustinentzat, zoriona eza da gauza iragankorretan aurkitzen. Gorputzari lotutako edo gauza materialek ez dute zoriontasuna ekartzen. Zoriona betiereko ondasunak izatean datza, eta hori traszenditzen zituen Egi bat lortzea besterik ez da (Jainkoa). Egia goren hori Jainkoa baino ezin daitekeenez izan, Jainkoa ezagutzeak zoriona ekartzen dio gizkaiari. Jakintsua ( Jainkoa ezagutu duena) zoriontsua da egia ezagutu duelako, eta alderantziz, Egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsu izan ( ez du Jainkoa ezagutu) (Nola existitzen da Jainkoa? egia dagoelako gure barruan eta guk ezin dugu hura sortu beraz norbaitek sortu zuen. egia aldaezina eta basolutua da beraz, Jainkoa) JAINKOAREN EXISTENTZIA ETA IDEIA EREDUGARRIAK Fedea eta arrazoimena behar da Jainkoaren existentzia frogatzeko. Arima gai da beharrezko eta aldagaitza den Jainkoare egia ezagutzeko, baian ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Jainkoaren existentziarik gabe. Hark jarri baitzuen gure ariman egi zati bat eta guk ezin dezakegu hura sortu beraz, hura gure barnean jarri duen zerbiaut aldaezina eta basolutua egon beharra dago; Jainkoa. Beraz, Jainkoaren existentzia fogatzen da. Egia existitzen denez, jainkoa existitzen da. Hiru ezagutza bereizi zituen: Ezagutza sentikorra: zentzumenen bidez, arrazoimenera iristea Arrazoizko ezagutza: arrazoimenaren bitartez, betiereko ezagutza lortzea Kontenplazioa: bitartekaririk gabe (zentzumenak) gauzen esentzia (egia) aurkitzea. Ideia unibertsalak zuzenean ikusi: modurik onena egira iristeko. Giza esperientzia ez da gai betiko egia lortzeko, aldakorra, kontingentea eta denborazkoa delako, eta gauza bera adimenarekin. Gizakiak jainkozko argiztapenarekin (bide espirituala) soilik ezagut ditzake betireko egiak. Gizakia aldakorra denez, ezin du egi aldagaitza aurkitu nolabait argituta ez badago. Gizakiak bere ulermena gainditzen duen egia mugagabe eta beharrezkoaak hautematen ditu ariman (Jainkoak emana) eta ideiok Jainkoak emanak direla onartu behar dugu, gizakiak ezin dezalegulako gure arima sortu. ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOA Gizakia izaki konposatua da, gorputz hilezkor eta mundukoiaz bialtizen den arima arrazoidunaz osaturik dago. Giza arima materiazko gorputzari bizia ematen dion printzipio inmaterial eta hilezkorra da. Arimak du lehentasuna. Hortaz, gizakiari buruzko ikuspegi agustindarra dualista da, eta Platonen eragin ezin garbiagoa ageri du. Agustinen antropologiak kreaziaren baieztapenean du abiapuntua: Jainkoa bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia eta hortaz, kreaziaren gailurra gizakia da. Arimak, gorputza zaidnu eta gobematu behar du. arimak du azken hitza gizakiak askatasunaz egiten duen arabileran. Agustinen askatasunari buruzki ikuspegiak ez du guk askatasunaz ulertzen dugunarekin zerikusirik. Guretzat, askatasuna eta aukeramena sinonimo dira. Agustinentzat, gizakia gizakia da aske delako, erabiki ahal duelako, nahimenaren autodeterminazioa erabili dezakeelako da gizaki. Horrek ez du esan nahi, gizakiak nahi duena egitea aukera dezakeenik. Gizakiak Jainkoa aukeratu behar du zorionekoa izan nahi badu. Agustinentzat, ez dago askatasunik obligaziorik ez badago ( Jainkoaren bidea aukeratzeko obligatzea, zure aukera da hori aukeratu edo ez). Gizakiok gure askatasunean Jainkoaren bidea aukeratzen badugu zorionekoak izango gara, askatasunean ez badugu Jainkoaren bidea jarraitzen zoritxarrekoak izango gara. Hala ere, jatorrizko bekatuagatik gizakiak askatasuna galdu du ( gizakia ez da autosufizientea, Jainkoa behar dugu) eta gorputzak arima menperatuta du (gorputza arimaren kartzela: Platon). Are gehiago, gizakiak egoera hau ezin du sahiestu. Horretarako Jainkoaren laguntza behar du, Jainkoaren grazia. desberidntasuna. Azken horren ustez, izaki material guztiak Jainkoak sortutakoak dira ezeretik. Platonek gori ez du sinisten. AKINOKO TOMAS FEDEA ETA ARRAZOIMENA Haren ustez gizakia batasun substantzial bat gara. Batasun horretan loturik daude espiritua eta materia, arima eta gorputza. Gorputzaren eta adimenaren arteko lotura dela eta, adimenak zentzumenen bidez ezagutu behar du. Adimenak materiazko errealitatetik abiatuta eratu behar du ezagutza, eta zentzumenen mugak errepsetatu behar ditu. Horregatik, arrazoimenak ezin du errealitate osoa ezagutu, materiazko errealitate hautemangarria soilikezagut dezake. Abstrakzioari esker, giza adimena unibertsala ezagutzeko gai da, gauzen essentia universalis delakoa ezagutzeko gai. Tomasen arabera, adimenak, abstrakzio-gaitasunaren bitartez, zentzumenek hautemandako objektuei ezaugarri partikular guztiak ahazten ditu eta gauzen esentzia unibertsala uzten du agerian. Tomasek errealitatea (egiak) ezagutzeko bi bide bereizi zituen: fedearena eta arrazoimena. Filosofiak arrazoimena erabiltzen du solik. Arrazoimenaren bidez aurkitutako egiak arrazoimenezko egiak dira. Teologiak aldiz, Jainkoaren errebelazioa du abiapuntu. Teologiaren egiak fedezko egiak dira, “Jainkozko egiak”. Autonomogak izateaz gain, bi bide horiek autosufizienteak dira. Filosofiak egia lor dezake, ondo erabiliz gero, horretarako gaitasuna duelako. Filosofiak logikaren printzipioa erabiltzen du. Ondo erabiliz gero, ezin gaitzateke ondorio okerretara eraman Jainkoak emanak direlako eta harengan emanak direlako. Teologiak egia lor dezake errebelazioa aztertuta, Jainkoak errebelatutakoa ezon baitaiteke faltsua izan. Beraz, arrazoimenak eta fedeak, bakoitzak bere aldetik, egia lor dezakete. Hala ere bakoitzak bere esparru propioa du, eta biak dira beharrezkoak egia ezagutzeko. Elkarri laguntzen dioten arren, fedeak du lehentasuna. Tomasek hiru egia mota bereizi zituen: arrazoimenaren bidez ezagutzen direnak, errebelazioaren bidez soilik ezagut daitezkeenak, eta arrazoimenaren bidez ezagut daitezkeen arren fedeak ere ezagut ditzakeenak. Fedearen eta arrazoimenaren artean gatazkak sor daitezke. Horrelakoetan, fedearen egiak dute lehentasuna. Jainkozko egiak beti daude arrazoienaren gainetik. JAINKAREN EXISTENTZIA: BOST IBILBIDEAK Jainkoa kontenplazio edo arrazoimenaren bidez froga daiteke Jainkoaren existentzia. Hau da, mundu naturalaz dugun ezagutzak Jainkoaren existentzia froga dezake baina, Jainkoa ez denez mundu materialeko izakia, izan da esperientziaren bidez ezagutu. Esperientziatik abiatu arren, arrazoimena ezinbestekoa da Jainkoaren existentzia frogatzeko. Gizakia Jainkoa kontenplatzeko egina da, giza adimenak Jainkoa ezagutzeko ahalmena du. Tomasek Jainkoaren existemizia frogatzeko bost modu urkeztu zituen. Bide hauek elkarrekiko independienteak dira eta horietako batekin nahikoa da Jainkoaren existentzia frogatzeko. Denek jatorri enpirikoa dute, naturaren behaketatik abiatzen da. Ondoren kausalitate- printzipioa aplikatzen da. Hau da, errealitate enpirikoak beste zerbaitek sortuak direla argudiatzen da. Hirugarren urratsa, katerako urratsa da. Azkenik, kausen segida infinituen ezintasuna defendatzen du eta izaten guztien jatorria izan den Lehen Kausa (Jainkoa) baten existentzia aldarrikazten du. 1. Lehen bidea edo motore higiezinaren bidea. Munduan higidurak gertatzen dira. Higidura horietan bereizi behar da higitzen dena eta hori higitzen duena. Ezer ez da berez higitzen, higitzen den guztia beste zerbaitek higiarazten du, ezer ezin delako bere higiduraren sortzaile izan. Hala ere, eza da posible higiarazleen katea infinituraino hedatzea. Beraz, higitzen ez den zerbaitek higiarazi du guztia, Jainkoa. 2. Bigarren bidea edo kausa eragilearen bidea. Munduko gauza guztiak sortu direlako existitzen dira. Ezer ezin da bere buruaren sortzaile/katea izan. Hala ere, kausa eta efektuen katea ezin da infinitua izan. Beraz, kausen guztien sortzailea kausarik gabeko lehen kausa bat dago; Jainkoa. 3. Hirugarren bidea edo izaki kontigenteen bidea. Munduko izaki guztiak kontingenteak dira. Mundua eta munduko guztia kontingentea denez, momentu batean ez zen existitu. Baina, ezerezetik ez da ezer sortzen. Beraz, gauza kontigenteak existi daitezen, izaki beharrezko bat existitu behar da; Jainkoa. 4. Laugarren kausa edo perfekzio-mailen bidea. Munduko izakiek perfekzio-maila desberdinak dituzte. Gauza horietako bakoitza perfekziotik gertuago edo urrunago dago. Edozein izaki bera baina perfektuagoa den kausa batek sortu du, eta kausa perfektuago hori beste kausa perfektuagoak sortu du, perfektuagoak diren kausen katea sortuz baina ezin da infinatua izan. Beraz, perfekzio guztien kausa perfektu bat dago; Jainkoa. 5. Bosgarren bidea edo munduan den ondenaren bidea. Izaki naturalguztiek helburu bat dute. Izakiak ezin dira helburu baterantz joan norbaitek helburu horretara bideratu gabe eta kausen katea inditua ez denz, izaki guztien helburuak finkatzen dituen lehen izaki jakintsu bat dago; Jainkoa.
Docsity logo



Copyright © 2024 Ladybird Srl - Via Leonardo da Vinci 16, 10126, Torino, Italy - VAT 10816460017 - All rights reserved