Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad

Filosofia eta haren arloak., Apuntes de Filosofía

Filosofia labur-labur zer den azaltzeko saiakera eta ze arlok osatzen duten eta hauen arteko erlazioak ezartzeko ahalegina.

Tipo: Apuntes

2011/2012

Subido el 20/09/2021

Ibone_Armaolea
Ibone_Armaolea 🇪🇸

1 documento

1 / 6

Toggle sidebar

Documentos relacionados


Vista previa parcial del texto

¡Descarga Filosofia eta haren arloak. y más Apuntes en PDF de Filosofía solo en Docsity! FILOSOFIA, BERE ARLOAK ETA HAUEN ARTEKO ERLAZIOAK Filosofiari buruz hitz egiten hastearen zailtasuna ekiditeko asmoz, alde batetik bere sorrerari eta bestetik izenaren etimologiari helduko diogu. Sorrerari dagokionez jakinekoa da, nola gertatu zen ulertzeko erraza ez den arren, Miletoko Grezian izan zela mitotik logosera egindako jauzi epistemologiko ikaragarria. Gertaerak azaltzeko orduan kondairazko kontakizunei heldu (mythos-en bitartez “berba”) ala zergatien bilaketa, egiaren bilaketa oinarri duen jarduera arrazoizkoari heldu (logos-en bitartez “berba” baita, baina adiera zabalagoan “ezagutza” eta “zientzia” barne hartzen dituena), horra hor aipatutako jauzi epistemologikoaren oinarria. Hori bai, aldaera hori nola gertatu zen azaltzea gaur egun ere ikergai da. Filosofiaren izenaren etimologiari heltzen badiogu berriz, honekin aurkitzen gara: “philos” , maitasuna batetik, eta “sophia”, jakituria bestetik. Jatorrizko esanahia, beraz, nabaria da: jakituriarekiko maitasuna. Baina maitasun adiera ematen diogun unetik jarrera pertsonal baten aurean aurkitzen gara, itaun filosofikoak deritzenen inguruko, hots, ezagutzari lotutako edozein galderaren inguruko egonezin pertsonalaren aurrean. Pertsona horrek jakituria du helburu, egiara hurbilduko duten itaunak egiten dizkio bere buruari eta galdera horiek ezartzen dute filosofiaren bidea, eta jakituria, egia helburu badira ere, galderak dira bere oinarria, bere erronka nagusia. Horregatik hain zuzen, gaur egun arte, ziurrenez, bere buruari behin eta berriz zer den galdetzen dion diziplina bakarra da, bestelako diziplina guztien ikergaiak bereak ere badira eta, galderak dirauten bitartean. Bera izan da diziplina horiei guztiei zerizana eman diena, berauen oinarriak ezarri dituena, hauek euren independentzia lortu duten arte, hau da, euren kabuz ikerketari jarraitzeko ahalmena lortu duten arte. Jakituria nahia oinarritzat duen filosofia da izatez, edozein jakituriara iritsi nahi duen diziplinaren ama, diziplina ororen ama beraz. Eta horien ama den neurrian eta euren ikergaiak bereak ere badiren heinean, ez ditu inoiz bakean uzten, diziplina horietan ager daitezkeen arazoen aurrean tentuz dabil, diziplinaz diziplina ager daitezkeen galdera filosofikoek erabateko gaurkotasuna hartuz. Hori dela eta, bere kumetxoak diren diziplinen eta filosofiaren arteko elkarrekintza ezinbestekoa da jakituria helburu duen oztopoz betetako bidean. Aurrera pausu bat eginez berari dagozkion arloei buruz hitz egingo dugu, honakoan, ziur aski, oinarri oinarrian duen metafisika edo ontologia hizpide hartuz. Metafisika izenaren etimologiari heltzen badiogu hautemateetatik haratago dagoenaren inguruko ikerketa dela esango genuke. Ontologia, berriz, izatearen ezagutza edo zientzia. Definizioak kontutan hartuz nabaria da bien arteko lotura eta askoren ustez nolabaiteko sinonimiaz hitz egitea posible izatea. Izateaz, esentziaz hitz egin nahi dugu, gure izateaz, objektuen izateaz, munduari buruzko irizpideaz... Horrelako adierazpenak azaltzen direnean pentsaera kontrajarrien agerpena ezinbestekoa da, izan ere, esentzialista batek hauek badirela baieztatuko du (ezagut ditzakeen ala ez beste arazo bat litzateke); antiesentzialistak, berriz, horien existentzia ukatuko du ontologiaren ikergaia hutsala bihurtuz. Hala ere, esentzialistek zein antiesentzialistek badute munduaren inguruko ikuspegiren bat, usteren bat, batak zein bestek, adierazpen bat baieztatzerakoan edo ukatzerakoan printzipio metafisiko bat onartzen dute, kontrajarriak badira ere. Izan ere, printzipio metafisikoak postulatu gisa adierazten ditugun usteak baino ez dira, eztabaidagarriak, nola ez usteak diren neurrian, baina filosofiaren beste arloetan izango dugun jarrera, printzipio horien araberakoa izan beharko da, koherentziaren izenean. Eta horregatik hain zuzen, bihurtzen dira edozein sistema filosofikoren oinarri. Gure printzipio metafisikoak nolakoak izan erabakiko dute zein korronte filosofikotik hurbilago gauden: idealismoa, errealismoa, enpirismoa, arrazionalismoa... Goazen orain ezagutza bera ikergai izateagatik beste edozein arlo filosofikoren funtsa ere baden beste arlo batera: epistemologia, gnoseologia edo ezagutzaren teoria. Zer da ezagutza (substantiboa)? Zer da ezagutzea (aditza)? Informazio biltze hutsari ezagutza dei diezaiokegu? Ala horien arteko erlazioen bitartez lor dezakegun ulermena da ezagutza? Itaun hauek izan ditzaketen erantzunek, metafisikan bezala, aurreko paragrafoan adierazitako korronte desberdinetan kokatuko genuke geure bumua. Hori bai, ez luke zentzurik metafisikaren arloan korronte batekoak garela esatea eta epistemologian, gnoseologian (“episteme”, “gnosis” ezagutza aditzera ematen duten izen grekoak dira) beste batetakoak; filosofian oinarrizkoa den koherentziaren kontra egitea litzateke. (Esate baterako metodo filosofikoei buruz galdetuko banizue, nabaria da arlo hau izango litzatekeela kokapen egokia, baina nik ez nuke ahaztuko metodo filosofikoek munduaren ikuskera zehatz bati buruz ere hitz egiten dutela eta hori metafisika da) Baina, alo honen barruan beste arlo garrantzitsu batekin harremanetan jartzen gaituen honako galdera egin daiteke: zein da adimenean gertatzen den prozesua ezagutzara irits gaitezen? Eta hara non adimenaren filosofia hizpide bilakatu dugun. Nola dago gure adimena egituratuta? Galdera honi erantzuterakoan hizkuntzarekiko erlazioak azalarazten dira, izan ere, zein da hizkuntzaren eta adimenaren arteko elkarrekintza? Pentsatzen dugunean hizkuntzak parte hartzen badu nolabaiteko harremana egon beharko lukeela dirudi. Honek zuzenean Hizkuntzaren Filosofiari erreferentzia egitera garamatza, nahiz eta, beronen azalpena gerorako utziko dugun. Bestalde, adimenaren egituraketari gagozkiola zientzian eta teknologian inteligentziaren izaeraren inguruan egiten diren garapenak kontuan hartu behar ditugu, eta honek Zientziaren Filosofia dakarkigu gogora, baina honi buruz ere, gerora hitz egingo dugu sakontasun gehiagoz. Adimenaren Filosofiaren arloaren barruan bada bestelako eztabaida funtsezkoa: burmuina eta adimenaren arteko erlazioari dagokiona. Jarrera desberdinen aurrean aurkitzen gara honakoan ere: Monismoa: adimena burmuinaren arteko identitateaz dihardu. Hau da, adimena burmuinean eman daitezkeen elkarrekintza neuronalek baino ez dute osatzen. Jarrera honek zenbait arazo Etiko azalarazi ditzake, izan ere, pentsa daiteke gure adimena genetikoki determinatutako zerbait besterik ez dela, eta hori horrela balitz zer gertatuko litzateke Etikaren arloan horren garrantzitsuak diren ekintza eta horren aurrean izan dezakegun bezalaxe, filosofiak diziplina desberdinetan ager daitezkeen arazoak azalaraztea ere badu helburu. 2. Zientziaren filosofiaren ikergaietako beste bat beronen portaerari buruzkoa da. Hau da zientzia gizakiek osatzen dute horretarako beharrezko diren zientzialari komunitateak osatuz. Horren erraza al da orduan zientziaren objektibotasunaz hitz egitea? Eta ez al du inongo zerikusirik testuinguru historikoak zientziaren garapenean? (Ondorioz, zientziaren ikuspegi historiko-soziologikoaz, hau da, iraultza zientifikoei buruz galdetuko banizue nabarmena da hauxe dela bere lekua. Baita fisikalismoaz, induktibismoaz edo faltsagarritasunaz galdetuz gero baina hauek argudio motei ere egiten diete erreferentzia, beraz Logikan eta Hizkuntzaren Filosofian ere bere lekua izango lukete) 3. Zientzien metodologietan ematen diren argudioak ezin dira aztertu gabe utzi hauek izatez zientifikoak ez diren arazoen arrazoi izan baitaitezke. Argudioei buruz hitz egiten badugu ezin Hizkuntzaren Filosofiari eta Logikari erreferentzia egitea ekiditu. (Vatur sientzien metodologiaz galdetzen badizuet ez al da hau haren kokapen egokia? Baina kontuz, metodologia horiek argudiatze motak ere badira, beraz Logikan eta Hizkuntzaren Filosofiari ere badagozkiola ezin ahaztu) 4. Badira zientzian erabiltzen diren kontzeptu ugari zientziarentzat zein filosofiarentzat problematikoak direnak. Zientziaren Filosofiaren helburua da Semantikarekin batera hauek argitzea. Adibidez: legeak, hipotesiak, teoriak, identitatearen arazoa, infinitua, infinitesimala... 5. Zientziaren filosofiaren barruan gaurkotasun handia duen diziplina desberdinen bildumak osatutako aro garrantzitsu bat: Zientzia, Teknologia eta Gizartea. Ukaezina da hiru hauen arteko elkarrekintza. Zientziaren garapenak, Teknologiaren garapena dakar eta honek ezinbestean eragina du Gizartean debate Etikoak sortuz (esate baterako bioetikari dagozkion debate sozialak). Modu berean Gizartean gertatzen diren aldaketek eragina izan dezakete Teknologiaren garapenean zein Zientziarenean. Ez ahaztu batzuetan Teknologiaren garapenak Zientzia Teorikoaren iraultzaren jatorri izan direla baita. Etikari buruz jada asko hitz egin dugu bestelako arloek honengan duten eragina azaltzeko baino ez bada. Goazen bada bere oinarrizko itaun eta kontzeptuak azaltzera. Zer da Ongia? Zerri egokitzen diogu “on” predikatua? Honi buruz dugun ustearen arabera intelektualismo morala ala erlatibismo morala defendatuko dugu. Lehenengoen arabera ongia bakarra da (balitekeena sekula ez ezagutzea), bigarrenen arabera, muturreko erlatibismoa defendatuz gero behintzat, zer den ona eta zer ez gizabanako bakoitzak erabakitzen du bere printzipio etiko, moral edo amoralen arabera. Muturreko erlatibismo honek arrisku bat du, kontutan izanda gizakiok gizartea ezinbesteko dugula superbizitzeko, elkarbizitza ezinezkoa bihurtzea. Bestalde, erlatibismoaren barruan bada horren muturrekoa ez den jarrera bat, ekintzaren ontasunaz hitz egiteko orduan testuingurua osotasunez ezagutu 5 behar dugunaren ustea. Dena dela, eta intelektualismoarekin hobeto lotzen den helburu handia du Etikak gizaki guztiontzako baliagarriak izan daitezkeen balore unibertsal horietara iristea. Etikan kontuan izan beharreko kontzeptu nagusiak: ekintza, ekintzaren erantzukizuna eta norbere buruarekiko eta besteekiko betebeharra. Nonbait elkarbizitzarako ezinbesteko kontzeptuak. Hauei zuzenki lotuta agertzen Zaigu askatasuna, agian erabateko askatasuna IMUurriztuz. Bestalde zientziaren filosofian aipatu bezala gaurkotasun handia duen biogenetikoarekin eta ingeniaritza genetikoarekin lotutako atal etikoa ezin aipatu gabe utzi: bioetika. (4Adibideak zuen kontu) Estetika: Zer da edertasuna? Zerri egokitzen diogu “eder” predikatua? Honetan ere, jarrera desberdinak ditugu. Edertasuna absolutua izan daiteke, hau da, bakarra, “eder” predikatua artelan batzuei baino ezin zaie egokitu. Baina edertasuna norberaren gustuen araberakoa baino ez bada (hau kontrako jarrera litzateke), ze zentzu izan dezake zenbait artelan unibertsal, hau da, nolabait denon sentsibilitatea ukitzeko gaitasuna izatea, eta beraz klasiko bihurtzea? Baliteke izaera unibertsal hori honako ideia honekin lotuta egotea: azken finean gizaki guztiok komunean itaun eta ezinegon berberak izatea.
Docsity logo



Copyright © 2024 Ladybird Srl - Via Leonardo da Vinci 16, 10126, Torino, Italy - VAT 10816460017 - All rights reserved