Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad

Tahulleko San Isidro, Apuntes de Historia del Arte

Historia del arte explicacion romanica

Tipo: Apuntes

2022/2023

Subido el 22/11/2023

gil-aiala
gil-aiala 🇪🇸

2 documentos

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Tahulleko San Isidro y más Apuntes en PDF de Historia del Arte solo en Docsity! TAHULLEKO SANT CLIMENT ELIZAKO HORMA PINTURA Sant Climent elizako absidea Kataluniako eskolako horma-pintura Tahulleko Sant Climent elizako absidean (Leridako Pirinioetako Bohi haranean) aurkitu zen eta hortik Kataluniako Arte Museo Nazionalera eraman zuten. XII. mendekoa da (1123. urtean ). Italo-bizantziar estiloaren eraginaren eredu bikaina. Kataluniako pintura erromanikoak bere gailurra lortzen du horma-pintura honekin. Eskola katalaniarrekoa da. Egilea Pedret Maisua da. Teknika: Freskoa erabiltzen da eta honen gainean tenplea. Gaia: erlijiosoa. Pantokratorra (Azken Epaiketa). Kristo Maiestatsua tronoan jesarrita, mandorlaz markoztatua eta tetramorfoaz inguratua irudikatzen da. Eszena aldi bietatik “serafin” (sei hegadun aingerua) birekin zarratzen da Lineal-pintura: Figuren ziluetak lerro lodi eta ilun batez irudikatzen dira. Koloreak: puruak (nahastu barik) eta lauak (nabardurarik gabe). Beltza, gorria eta urdina nagusiki. Kolore esanahi kristaua daukate: urdina zerua da eta gorria kristoren pasioa) Pantokratorra hondo urdinean kokatuta dago. Kolore biziak dira. Koloreak, mantxa-handitan emanda daude eta hauek banatzeko lerro lodi eta beltzez egiten da. Garrantziaren arabera hierarkia dago. Pertsonaia batzuk markora egokitzen dira Oso eskematiko eta geometrikoa da. Antinaturalismoa. Argiaren tratamendu eza. Dagoen argi bakarra da koloreek eurek ematen dutena. Konposizioa eta ikonografiaren azalpena: Konposizioa simetrikoa (Jesús erdialdean dago Maiestas Domini,) eta laua, perspektibarik gabe. Irudiak erregistro ezberdinetan, aurrez eta paraleloki kokatuta, haien artean erlazionatu barik. Erdian, Kristo Maiestatetsua, tamainuz ere handiagoa irudikatuta.Esku batean liburu sakratua “Ego Sum Lux Mundi” hitzekin dauka eta beste eskuarekin bedeinkazio indartsua ematen dago. Pertsonaiaren jainkotasuna azpimarratzeko, pintoreak mandorlan alfa eta omega (hasiera eta amaieraren seinalea) letrak irudikatu ditu eta buru osoa ninbo zuri baten barruan kokatu du. Ninbo honetan gurutzearen forma nabarmentzen da. Gainontzekoa, erregistro ezberdinetan kokatuta dago: - Goikoan, mandorlaren alboetan, tetramorfoa edo lau ebanjelarien irudi sinbolikoa: Markos, lehoia; Lukas, zezena; Mateo, aingerua, eta, Juan, arranoa. Pintura honetan lau aingeru agertzen zaizkigu sinbolo hauek eramanez. - Erdikoan, erregistroan, irudikaturiko arku batzuen azpian bost apostolu eta Ama Birjina (biterkariaren paperarekin) daude. - Azpian, zenefadun apaindura hondarrak Eszenaren jainkotasuna indartzeko arku preabsidialetan Jainkoaren eskua “Dextera Dominis” eta “Agnus Dei” irudikatuta daude; lehenengoak, denboragabeko boterea sinbolizatzen du eta bigarrenak, gurutzean hil ondoren, Kristoren garaitza sinbolizatzen du. Kristoren ankak munduaren gainean daude Estilo antinaturalista da. Bizantziar mosaikoari jarraituz erlijioso-esperientziak adierazi nahi zituzten eta ez forma errealak. Irudiak zurrunak, hieratikoak eta eskematikoak dira. Ez dago paisaiarik. Jainkoa, bere ahalmen eta loria guztiarekin agertzen da gizateria epaitzeko. Maiestatez beterik, Kristoren hieratismoak eta zurruntasunak Jainkoarenganako beldurra sentiarazten zien fededunei. Helburu didaktikoa, eskolagabeko fededunei kristau doktrina irakastea. Kristok autoritatea isladatzen du. Eragina izango du León eta Gaztelan, eta hurrengo estiloan, gotikoan. (10) https://www.youtube.com/watch?v=-QwfB5bJyQ0
Docsity logo



Copyright © 2024 Ladybird Srl - Via Leonardo da Vinci 16, 10126, Torino, Italy - VAT 10816460017 - All rights reserved